miércoles, 15 de diciembre de 2010

Drogen efektuen bideoa ~ 1º atala

2. enkestaren azalpena: Metanfetamina


Metanfetamina (baita ere metilanfetaminaN-metilanfetamina edo desoxiefedrina) nerbio sistema zentralari eragiten dion eragingarri oso adiktiboa da. Nahiz eta, hemen erabiltzen dugun metanfetamina gehiena, laborategi nazional eta internazionaletik etorri, ezkutuko laborategietan osagai ekonomikoz eta medikazio errezetarik gabe ere ekoiztu daiteke. Alderdi hauek, metafentamina gehiegikeri masiboarentzat oso potentzia handiko droga egiten dute.
Metanfetamina "anfeta", "meta" eta "tiza" izenaz ere ezagutzen da gazteleraz eta "speed", "meth" eta "chalk" ingelesez. Nagusiki drogaren itxurarekin erlazionatuta daude eta "izotza", "kristala", "oldar", "beira" bezala erre daiteke. Hauts zuri, kristalino, usainik gabe, zapore mingotsa eta uretan edo alkoholean erraz disolbatzen den droga da.Anfetaminarekin gertatzen den antzera, metanfetaminak, aktibitatea eta hizkera handitzen ditu, jangura gutxitu eta ongizate sentsazioa eragiten du normalki. Hala ere, metanfetamina eta anfetamina dosi berdinetan erabiltzen direnean, burmuinean sartzen den metanfetamina kantitatea askoz handiagoa da, droga oso boteretsua, efektu iraunkorrekin eta kaltegarriekin, nerbio sistema zentralari ukituz.
Ley sobre Sustancias Fiscalizadas” delakoaren bigarren zerrendako eragingarria da, hau da, oso potentzial handia duela zaindua izateko eta bakarrik medikuaren baimenarekin lortu ahal dela. Narkolepsia etahiperaktibitate tratamenduei aurre egiteko erabiltzen da. Erabilera mediko hauek, kasu berezietan eta oso dosi txikietan erabiltzen dira.


Estructura kimikoa
C10H15N
10 atomo karbono. 15 atomo hidrogeno eta nitrogeno atamo bakarra
98.53/100-eko adikzioa


1. enkestaren azalpena: Nikotina


Nikotina tabako landarearen hostoetan kontzentrazio altuan dagoen alkaloidea da. Nikotina Jean Nicot izenetik dator, 1560. urtean tabakoa Frantzian sartu zuena alegia.
Oso pozoi indartsua da eta horrexegatik hainbat intsektizidetan erabiltzen da. Horrez gain, kontzentrazio baxuan estimulatzaile bat da eta tabakoan mendekotasuna sortzen duen eragile nagusietako bat da.
Estruktura kimikoa
C10H14N2
10 atomo karbono, 14 hidrogeno eta 2 nitrogeno
100/100-eko adikzioa